Jabegoa lapurreta da. P.J Proudhon
Ez naiz politikaz arduratzen. Bizitzaz ez naiz
arduratzen esatea bezala da.Jules Renard
Barrikadak bi alde bakarrik ditu. Elsa Triolet
Fasinpat, ugazabik gabeko lantegia, hobeto ezagututa bere lehengo izenagatik, Zanon. Patagonia errebeldean kokatuta dago, neuken hiritik 7kmtara lur lehor eta zeru erraldoez inguratuta. Benetan Lantegi erraldoia da, ia 470 langile egiten dute lan bertan.
2001eko urriaren 1ean hasi zen beraien burruka ia 5 urte.Fasinpaten istoria argentinan egon den ustelkeri eta krisialdiaren barruan koka daiteke.
Jabearen arduragaberia, esku luzea eta diru nahia empresaren itxiera eragin zuen. Ehundaka famili langabe utziz egun batetik bestera inolako konpentzazio ekonomikorik gabe. Langileentzat bi aukera ireki ziren langabeetuen hilaretara pasa 150peso jasoz hilean, 40euro,edo bere lanpostuak defendatu. Bereala artu zuten erabakia. Antolazen hasi ziren, kanpamentu bat jarri zan empresaren aurrean eta 5 hilabetez han egonziren.inguruetako auzoetan janaria eskatu behar izan zuten bere famili eta beraientzako.Gendea oso ondo portatu zen,laguntza eta babes haundiaeman zieten, batez ere gutxien emateko zutenak.
Langileak bere borrokaren kontzientzia hartzen hasi ziren, oso oinarrizkoak eta zilegiak, lan duin batengatik hari ziren borrokan.
Azkenean empresa barrura sartzeko erabakia hartu zuten, makinak martxak jarri eta lehengo zeramik ateratzen joan ziren. Hasieran traba besterik ez zuten izan. Produkziorako beharrezko zituzten produktuak ez zioten saldu nahi izaten edo garestiago saltzen zioten. Baina beste alde batetik ere, Maputxeak, presoak, ikasleak, ezker mugimenduak eta neukeneko komunidadeak laguntza eman zieten behar izan zutenean. Hau izan da ein haundi batetan bere borrokaren iraupenaren arrakasta. Gobernua eta patronalatik berriz, errepresioa besterik ez jaso dute. 5 aldiz bota nahi izan dute fabrikatik baina ez dute arrakastarik eduki. Sabotaiak,meatzuak,baiketak,lapurretak jasan dituzte. Poliziek berunezko balak erabili dituzte zauritu asko eraginez. Langile bati 5 metrotara fusilatua izan zen 60tik gora inpaktu jasan izanez eta begi bat galduz. Interes kapitalistak era eta modu ankerrenak erabili dituzte berain adibidea zabal ez dadin.Ederregia izango zen botereak jasan ahal izateko.
Krisi sakon batetan murgilduta dagoen herri batetan, lapurreta eta baliabide ekonomikoen uztiaketa normala bihurtu den tokian, langile batzuk lantegi erraldoi eta komplexu baten kargu egin dira, dena kontra zutela, dirurik gabe, empresa haundi bat nola eramaten den experientzia euki gabe.Traba hauek guztiak gainditzeko gai izan dira. Lanpostu berriak sortu dituzte, produkzioa aurrera eraman, gizarteriaren talde kolpatueneei elkartasuna eman diete, auzo txiroetan osasun zentroak ipini eta erretako etxeak berreraiki, eskola eta hospitaletan beren produktuak dohainik banatu eta langileen beste borroketarako dirua bildu eta laguntza eman diete berain soldatak orain txikiak izanda eta bolondres moduan. Bere burruka mundu zabalera ireki dute. Irrati egunkari eta web orria sortu. Europa eta Ameriketatik 27 bidai egin dituzte bere burruka esagu dadin.Pelikulak, artikuluak eta liburuak plazaratu dira langileen gestioa buruz. Mundu guztietako gendea joaten da fabrikara ikasi eta elkartasuna ematera.
Beraiek esaten duten bezala. Lantegia herriari ireki diogu.
Denak Berdin kobratu eta erabakitzeko ahalmena berdina dute. Asamblada da beraien lantresna eta indarra. Beren helmuga, lantegiaren expropiazioa eta estatalizaioa da langileenkontrolpean rraituz eta produdzioaren irabaziak herrian inbertitu. Eskaera iraultzaileak dira, gobernuari tripako mina ematen diotenak. Horrexegatik daramate hain burruka luze eta gogorra. Botereak ezin ditu bere eskaera duinak bete. Harrizkutzuegiak dira, adibide garbiegia.
Langileak beriz borrokan jarraizteko prest daude azken arnaserarte.Hemendik hilda bakarrik aterako didate, esaten zidaten zaharrenek, baian gazteak ere ez dira atzean geratzen. Gasaren kontrako maskarak erosi dituzte, segurtasun plan oso bat egin dute eta berain burua defendatzen ikasi. Fabrikatik bota nahi izan zuten azken aldian, poliziek atzera egin behar izan zuten berain inteligentziazko txosten batetan agertzen zelako.fabrian sartzen saiatzen baziren bi aldeetatik hildakoak egongo zirela.
Oraingoz langileak irabazi dute, lanean jarraitzu dezaketa, egunero erakutziz ez ditugula ugazabarik behar, hobeto lan egiten dela beraiek gabe eta lantegia herriarentzako erabiltzean zenbat gauz on egin daitezken.
Mundu berri bat daramate bihotzean, bere eskuetan horren adibidea daramate. Horregatik Buenos aireseko abenidetan edo Patagonai errebelde honen kaleetan, gazteak ohiukatzen dute..
Aqui estan, ellos son, los obreros de zanon!
U ni dad de los trabajadores, y al que no le gusta,se jode, se jode!!!
